XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amabigarren Antzeztaldiya

Lenguak eta Izkribaua

IZ: (Atzeko atian azaltzen dala)

On Judas jauna.

JU: Kaxo On Andres, ongitorri!

Aurrera, aurrera!

IZ: (Aurrera sartzen dala)

Zai egon etzaitezten, ordua baño lentxuago natortzu.

JU: Zu nolakua zeran dakitanez, uste ere banuan.

IZ: Zer modu?

JU: Ongi, ta zu?

IZ: Ederki.

Zer degu Xiriako, nola gera?

XI: Ongi esan biarko.

JU: Emen daukazkitzu, tinta-ontziya, papera...

IZ: Ez det ezertxo-re biar.

Neronek dakazkit biar dituan tresna guziyak.

Ez dezute ezertan ibilli bearrik.

JU: Orduan exeri zaitia.

IZ: Ederki, emen antolatuko ditut nere gauzak.

(Exertzen da, ta jartzen ditu mai gañian berakin dakazkiyen tinta-ontzi ta abar)

JU: Zuek ere, langilliak bezela, lanerako biar dituzuten tresnak zeronekin ibiltzen dituzute noski.

IZ: Langilliak bai gera gu ere, eta lanteri gaitzenetakuak.

Bestiak izardiya kanpora botatzen duten bezela, guri askotan barrura sartzen zaigu.

XI: (Bai, beti al dana barrurako)

JU: Ederki, ederki.

IZ: Gertu al zaudete?

JU: Eztakit, emakumiak barrualdian dira, baña deituko diyet.

(Eskuiko bigarren atera juanaz)

Amairugarren Antzeztaldiya

Lenguak eta Xole

JU: (Deika) Xole!

SO: (Barrendik) Banua!

JU: (Izkribauari) Pazientzi pixka bat artu zazu, On Andres.

IZ: Oraindik ez da berandu.